Igande goizaldean itxi egingo dute AP-8 autobideko Zestoa-Zumaia lotunea, Donostiarako noranzkoan

Intza Trula 2024ko martxoaren 8a

Artxiboko irudian, Zumaiako AP-8 autobideko bidesaria.

AP-8ko Zestoa-Zumaia lotunearen sarrera eta irteera itxita egongo dira etzi, igandea, 00:00etatik 10:00etara, Donostiarako noranzkoan. Bilborako noranzko sarrera eta irteera irekita egongo dira.

Martxoaren 10ean, igandean, AP-8 autobidearen Zestoa-Zumaia lotuneko sarrera eta irteera itxita egongo dira Donostiarako noranzkoan. Zenbait lan egin behar dituzte bidearen zati horietan, eta ondorioz, sarrera eta irteera ezin izango dira erabili 00:00etatik 10:00etara bitartean. Bilborako noranzkoa, ordea, irekita egongo da.

Hori horrela, Zumaiara, Zestoara edo Azpeitira doazen erabiltzaileek Itziarko 54. irteera erabil dezakete, eta ondoren, bidea N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitu. Halaber, AP-8ra sartzeko, Itziarko eta Zarauzko lotuneak erabil ditzakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide