Proiektuen komunikazioari buruzko jardunaldian izena emateko epea, zabalik

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 7a, 11:50

Pertsona bat ordenagailuarekin.

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu du saioa, eta izena emateko epea apirilaren 16an amaituko da. Saioa apirilaren 18an izango da, eta kultura eta sormen alorreko eragileentzat da.

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldi bat antolatu du apirilaren 18rako kultura eta sormen alorreko eragileentzat. Saioaren helburua izango da proiektu bat komunikatzeko modu egokiena identifikatzen erakustea, baita informazioa modu eraginkorrean zabaltzen erakustea ere. Goiz osoko formakuntza saioa izango da, 10:00etan hasi eta 13:00 arte, eta ohi bezala, udal elkartearen egoitzan bertan izango da (Zarauzko Abendaño industrialdean).

Jardunaldia doakoa da baina aurrez eman behar da izena –apirilaren 16a da azken eguna– esteka honetan. Informazio gehiago eskuratzeko, berriz, enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943-89 08 08 telefonora deitu eta Eli Uzkudunengatik galdetu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide