ELKARRIZKETA

Pello Otxandiano (EH Bildu): "Mandatu demokratikoa jasoko duen herri proiektua eraikitzeko eztabaida proposatuko dugu"

Erredakzioa 2024ko api. 12a, 22:00

Txomin Madina Goienako kazetariak Eusko Legebiltzarrerako lehendakarigaiak eta hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izango dira egunotan Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) webguneetan eta Erlo Guka Telebistan, 22:00etan hasita. EH Bilduren lehendakarigai Pello Otxandianori egindako elkarrizketa da honako hau.

Gerturatzen ari da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen data, apirilaren 21a, eta ohi bezala, Erlo Guka Telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko, tartean lehendakarigaiei eta alderdietako hautagaiei egindako elkarrizketak.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia, Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia, Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua, Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako bigarren hautagaia eta Andeka Larrea Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatu ditu Txomin Madina Goienako kazetariak. Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari eginiko lehen elkarrizketaren ondoren, Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiari egindakoa ba bigarren hau.

Honako hemen falta diren hautagaien elkarrizketen egutegia, egunez egun:

  • Apirilak 15, astelehena: Denis Itxaso (PSE-EE)
  • Apirilak 16, asteartea: Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos)
  • Apirilak 17, asteazkena: Andeka Larrea (Sumar)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide