Eusko Legebiltzarrerako hautagaiei egindako elkarrizketak, osorik ikusgai

Erredakzioa 2024ko api. 19a, 09:00

Txomin Madina Goienako kazetariak Eusko Legebiltzarrerako lehendakarigaiak eta hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketa guztiak ikusgai daude Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) webguneetan eta Erlo Guka Telebistan.

Igandean, apirilak 21, egingo dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta egun horren atarian, Erlo Guka Telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean elkarrizketak egin dizkiete alderdi nagustietako lehendakarigaiei eta alderdietako hautagaiei. Hona hemen azken egunotan hedabide honek argitaratu dituen elkarrizketa guztiak pilatuta:

Imanol Pradales (EAJ):

"Badakigu herritar guztientzat kudeatzea eta gobernatzea zer den, eta hori berme bat da"

Pello Otxandiano (EH Bildu)

"Mandatu demokratikoa jasoko duen herri proiektua eraikitzeko eztabaida proposatuko dugu"

Denis Itxaso (PSE-EE)

"Alderdi Sozialistak beti bultzatzen ditu politika publikoak ezkerrerantz"

Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos)

"Eskubide unibertsalen alde egiten duen gobernu proiektu baten alde egingo dugu"

Andeka Larrea (Sumar):

"Zerbitzu publikoak defendatzeko, handitzeko eta blindatzeko proposamenak eramango ditugu Legebiltzarrera"

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide