Kontseilu Sozialistak autobusak antolatu ditu maiatzaren 1eko manifestaziorako

Julene Sorarrain 2024ko api. 26a, 11:00

Kontseilu Sozialista Donostian, 2021ko maiatzaren 1ean. (Gedar)

Manifestazioa Bilbon izango da 13:00ean. Kostako autobusak Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik aterako dira goizaldean. Urola Erdikoak, berriz, Azpeititik, Azkoititik eta Zestoatik. 

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 1erako, Langileen Nazioarteko Eguna dela eta. Manifestazioa 13:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik, Bilbon.

Urola Kostatik autobusak antolatu dituzte joan nahi dutenentzat. Zarautzen 11:30etan aterako da Sanz Eneatik; Getarian 11:15etan, autobus geltokitik; eta Zumaian, 11:30etan Kantauritik. Langileek 10 euro ordaindu beharko dute, eta langabeek 5. Izena emateko Kontseilu Sozialistaren sare sozialetara idatzi daiteke baita urolakosta@kontseilusozialista.eus helbidera idatzi ere.

Urola Erditik ere jarri dute autobusa. Azpeititik 11:15ean aterako da autobusa anbulatoriotik; Zestoan 11:15ean autobus geltokitik, eta Azkoitian 11:30ean Julio Urkixoko autobus geltokitik. Autobuserako izen-ematea honako leku hauetan egin daiteke: Azpeitiko Haginpe tabernan, Azkoitiko Dean tabernan eta Zestoako Mollergi tabernan. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide