UKUEk enpresa txikien finantza kudeaketan oinarritutako jardunaldia antolatu du

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 29a, 13:00

Ordenagailu bat. (Artxiboa)

Ekainaren 4an, 11n eta 18an eskainiko dute formakuntza. Saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du, eta 9:30ean hasi eta 12:30ean amaituko dira, UKUEren egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txikien finantza kudeaketan oinarritutako jardunaldia antolatu du ekainerako. Udal elkartearen arabera, "finantza kudeaketarako gaitasun eza da enpresen porrota eragiten duten arrazoi nagusietako bat", aukera estrategikoak galtzen direlako eta une egokian erabaki zuzenak hartzen ez direlako.

Horregatik, ekainaren 4an, 11n eta 18an eskainiko dute formakuntza. Saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du, eta 9:30ean hasi eta 12:30ean amaituko dira, UKUEren egoitzan. Tailerra finantza kudeaketan ezagutza eta trebetasunak hobetu nahi dituzten enpresa txikien jabe eta kudeatzaileei zuzenduta dago, eta helburua da "enpresa txikien finantza-kudeaketaren profesionalizazioa erraztea".

Hiru funtsezko arlo  

Prestakuntza hiru funtsezko arlotan banatuko dute: finantza kudeaketaren profesionalizatzea, finantza proiekzioen trebatzea eta finantzaketa lortzeko estrategiak. Gainera, kasuaren azterketan oinarritutako metodologia jarraituko dutela azaldu dute antolatzaileek. 

Izena emateko azken eguna ekainaren 2an izango da, enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide