Herritar ugari bildu dira Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekietan

Ian Ruiz 2024ko eka. 24a, 14:30

Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia. (UKUE)

Herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko helburuarekin antolatu dituzte.

Ekainean zehar Urola Kostako Udal Elkarteak Hondakinen Mahai Irekien bilerak egin ditu eskualdeko bost herrietan. Lanketa tekniko eta politikoak egin ostean, herritarrek proposamenak adierazi dituzte hondakinen kudeaketaren inguruan. Bilera hauetan, Ion Arozena Eizagirrek, UKUEko lehendakariak, gaur egungo hondakin bilketa sistemaren datuak zabaldu ditu herritarrekin, hobekuntzarako neurriez hitz egiteko.

Lehen bilera Getarian egin zuten ekainaren 12an, Zumaian 17an, Orion 18an, Zarautzen 19an, eta, azkenik, Aian ekainaren 21ean. Batzar guztien erantzunkizuna positiboa izan da. Horregatik, UKUEk urte amaieran beste erronda bat egitea aurreikusten du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide