Bizkaiko unibertsitateetara autobusez joateko zerbitzuaz bilera irekia antolatu du Ziztu elkarteak

Nerea Uranga 2024ko uzt. 12a, 09:00

Bizkaiko kanpusa.

Garraio zerbitzuaren inguruko informazioa emateko bilera uztailaren 18an, 18:30ean, izango da Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Zumaia, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia eta Elgoibar (Usatorre) herrietatik Bilboko eta Leioako unibertsitateetarako garraio zerbitzua kudeatzen du Ziztu  elkarteak.

Bizkaiko unibertsitateetara joateko garraio zerbitzuaren inguruko informazioa emateko bilera irekia deitu du Ziztu unibertsitate elkarteak uztailaren 18rako, ostegunerako. 18:30ean izango da bilera, Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Zumaiatik, Zestoatik, Azpeititik, Azkoititik eta Elgoibartik (Usatorre) Bilboko eta Leioako unibertsitateetara autobusez joan nahiko luketen ikasleentzako eta langileentzako bilera informatiboa izango da, Ziztu elkarteak adierazi duenez. "Bilera horretan azalduko ditugu besteak beste, garraio zerbitzuaren egutegia, ordutegia, kide bihurtzeko modua eta aurreikusten diren kuotak".

Ziztu elkartearekin harremanetan jarri nahi dutenek ziztu.elkartea@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide