Itziarko Kopraixetarako gaueko autobus zerbitzua izango da

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 2a

Bihar hasiko dituzte Kopraixak Itziarren. Deba, Itziar eta Zumaia arteko joan-etorriak errazteko gaueko autobus zerbitzuak antolatu dituzte. 

Bihartik etzirako gauean, eta abuztuaren 7tik 8rakoan, izango dira gaueko autobusak Itziarko Kopraixetarako joan-etorriak errazteko. Hauek izango dira ordutegiak:

  • Deba-Itziar-Zumaia: 22:00, 23:30, 01:00, 02:30 eta 04:00etan.
  • Zumaia-Itziar-Deba: 22:30, 00:00, 01:30, 03:00 eta 04:30ean.

Autobusak Zumaian Patxita Etxezarreta kaleko geralekuan hartuko dira (Kabi tabena parean). Itziarren, berriz, N-634 errepidean, Ostatuaren aurrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide