Etzi, abuztuak 10, San Lorentzo da, eta usadioak berrituz, festa giroan ospatuko dute egun hori Zestoa eta Zumaia arteko San Lorenteko ermitaren bueltan.
San Lorenten, gainera, eguerdian ez ezik, arratsaldean ere izango dute festa aurten. 11:00etan meza ospatu ondoren, trikitilariek, txakolinak eta pintxoek, umeentzako jolasek eta bertsolariek jantziko dute jai giroa. Eta 18:00etan, ermitan, Eñaut Elorrietak kontzertua emango du; bihar da sarrerak eskuratu ahal izateko azken eguna, eta Zestoako udaletxean erosi behar dira.