Izen ematea zabaldu dute Oikiako jaietan egingo dituzten herri afarirako eta paella janerako

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 13a, 12:14

Duela bi urteko jaien irudia.

Oikian ospatuko dituzten San Bartolome jaien barruan herri afaria eta paella jana izango dira. Bi ekitaldietarako izen-ematea zabalik dago.

Hurrengo ostiralean, hilaren 23an, emango diote hasiera San Bartolome jaiei Oikian. Abuztuaren 28ra arte iraungo dute festek eta egun horietarako egitarau anitza prestatu dute.

Sabela betetzeko bi ekitaldi ere antolatu dituzte festen barruan. Hala, jaiak hasten diren egunean bertan, abuztuaren 23an, trikitilariek girotutako herri afaria egingo dute 21:30ean hasita. Helduentzako zein haurrentzako menuak erabaki dituzte. Helduek entsalada mistoa, tabla iberikoa, bakailaoa, oilasko izterra, gazta tarta eta kafea eta txupitoa izango dute; haurrek, aldiz, makarroiak tomatearekin, oilaskoa eta postrea. Helduen menuko prezioa 30 euro izango da, eta 18 haurrena.

Abuztuaren 28an, berriz, paella jana edukiko dute oikiarrek zein bisitariek. Hemen ere helduen eta haurren menuak izango dira. Helduek paella, postrea eta kafea izango dute, eta haurrek arroz zuria tomatearekin eta izozkia. Helduen menuaren prezioa 12 euro izango da eta haurrena 5 euro.

Bietarako izen ematea dagoeneko zabalik dago. Interesdunek 651 41 33 76 (Maddi) telefonora deituta lortu ahal izango dituzte txartelak. Herri afarirako izena emateko azken eguna datorren igandea, hilaren 18a izango da; paella janarena, berriz, abuztuaren 23a.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide