Ontzi batek istripua izan du Izustarri parean

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 26a

Ontzia Izustarri inguruko haitzetan. (Utzitakoa)

Atzo arratsaldean gertatu zen istripua Izustarri puntako inguruan. Eskifaiako bi kideak bere kabuz atera ziren, onik. 

Noraezean zegoen ontzi batek Orroaga eta Izustarri arteko haitzetan bukatu zuen atzo arratsaldean. Istripua 19:30ak aldera gertatu zen. Dirudienez, ontziaren motorrak matxura bat izan zuen eta noraezean geratu zen, olatuek eta korronteak haitzetara eraman zuten arte. Olatuek txikitu egin zuten ontzia. Zorionez, barruan zihoazen bi lagunak bere kabuz atera ziren, onik. 

Argazkia eta bideoa: Utzitakoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide