AP-8 autobidea itxi dute Bilborako noranzkoan kamioi batek izan duen istripuagatik

Juan Luis Romatet

Kamioi batek su hartu du AP-8 autobidean Deba parean, eta horren ondorioz bidea itxi dute Bilborako noranzkoan. Trafikoa N-634 errepidetik desbideratu dute. 

Eguerdi partean izan da gertaera. AP-8 autobidean zihoan kamioi batek su hartu du Deba parean eta horren ondorioz bidea itxi dute Bilborako noranzkoan. Auto ilara handiak ere sortu ditu kamioiaren istripuak. 

Auto gidariei Zestoa-Zumaia irteeratik ateratzeko eskatu die trafiko zuzendaritzak. Bidea zabaldu bitartean, N-634 errepidetik desbideratu dute trafikoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide