Ziklo menstrual osasuntsu baterako pilareak

Ihintza Elustondo 2024ko ira. 30a, 14:31

1. Elikadura

Fase bakoitzean behar nutrizional ezberdinak ditu emakumeak, eta inportantea da horiei erantzutea. Horrez gain, garrantzitsua da dieta antiinflamatorioa jarraitzea.

2. Ariketa fisikoa

Orokorrean osasunarentzat oso garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea, endorfinak askatzen direlako. Naturarekin harremana izatea ere lagungarria da, endorfinak askatzen direlako eta D bitamina eskuratzeko ere baliagarria delako.

3. Produktu menstrualak

Garrantzitsua da norbere gorputzarekin eta planetarekin jasangarriak diren produktuak aukeratzea. Tanpoiek eta konpresek toxiko asko dituzte, eta horrek flora baginalari kalte egiten dio.

4. Estresa

Kudeatzeko zailena izan daiteke estresa. Gaixotasun asko eragiten ditu; kortisola sortzen du estresak, eta ziklo 
menstrualarengan ere eragin negatiboak ditu.

5. Atsedena eta loa

Errutina bat izatea da garrantzitsua. Hilerokoarekin dagoenean, emakumearen gorputzak atseden gehiago behar du, 
baina garrantzitsua da ziklo osoan zehar errutina egoki bat mantentzea. Lo egitean, melatonina hormona sortzen da, 
eta melatonina obulaziorako hormona garrantzitsua da.

6. Ingurune soziala eta kulturala

Norbere ingurune familiarrak, kulturalak, politikoak... denak eragiten du. Inportantea da ingurunea informatuta 
egotea zikloaren inguruan; inguruan gaia zenbat eta normalizatuago egon, are hobeto. 

7. Heziketa eta informazioa

Gakoa informazioan eta hezkuntzan dago. Herritar guztiei, emakumeei eta gizonei, azaldu beharko litzaieke zer den zikloa, txikitatik, ez dezaten negatiboki bizi ziklo menstruala. Konnotazio negatibo handia dauka ziklo menstrualak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide