Inkestak egingo dizkie UKUEk herritarrei eta merkatariei kontsumo ohiturak aztertzeko

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 20a, 12:00

Herritarrak Zarauzko Merkatu plazan erosketak egiten.

Tokiko merkataritza hobetzeaz gain, etorkizuneko kontsumo joerak aurreikustea ahalbidetuko duten funtsezko datuak bildu nahi ditu udal elkarteak kanpaina honen bidez.

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) kanpaina bat abiatuko du datozen egunetan eskualdeko komertzio txikiei lagundu asmoz. Lanketa horren barruan, udal elkartea osatzen duten udalerrietako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) herritarriei zein merkatariek inkestak egingo diezkiete datozen asteetan.

"Merkataritzaren egungo egoera eta herritarren kontsumo lehentasunak sakon ezagutzea", da UKUEren arabera kanpaina honen helburua. Horrekin batera, monitorizazio sistema bat garatzeko asmoa du udal elkarteak "etorkizuneko joerak aurreikusteko eta eskualdeko merkataritza sektorearen garapena laguntzeko". Gaineratu du merkataritzari "bultzada eman" nahi diola, "gizartearen kontsumo ohituretan izandako aldaketetara egokituz".

Siadeco enpresa arduratuko da lanketa hau egiteak. Herritarrei telefono bidez egingo dizkiete inkestak; merkatariei, berriz, aurrez aurre. Elkarteak azaldu duenez, datorren astean hasiko dira komertzioak bisitatzen galdeketa egiteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide