Zarautz eta Getaria bitarteko N-634 errepidea itxita egon da goizaldetik 11:00 arte. Hala jakinarazi du Ertzaintzako Trafiko Sailak, goizeko 03:00 aldera luizia izan ondoren. Azaldu dutenez, Getaria parean izan da gertakaria, eta egoera bere onera itzultzeko lanean aritu dira hainbat orduz, eta denbora horretan errepidea itxita egon da. Orain, berriro zabalik dago.