Hondakin bilketa egingo du Surfrider fundazioak bihar Orroagan

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 28a, 16:30

Orroaga. (Onintza Lete Arrieta)

Goizez egingo dute bilketa, itsasbeherarekin batera. Hondakinak jaso eta Ospar protokoloaren arabera karakterizatu eta sailkatuko dituzte objektuak.

Orroagako arroketan pilatutako hondakin bilketa egingo dute bihar Surfrider fundazioko kideek bihar goizean. Urtean lau aldiz egiten dute monitorizazio lan hau (urtarrilan, apirilan, uztailan eta urrian) eta hilabete honi dagokiona egingo dute bihar, itsasbeherarekin batera. Printzipioz, elkarteko kide beraiek egingo dute bilketa, baina boluntarioek izango dute parte hartzeko aukera. Horretarako, formulario hau bete beharko dute. 

Behin hondakinak jasota, Ospar izeneko protokoloa erabiliko dute jasotako objektuak karakterizatzeko. Ipar Atlantiko guztian erabiltzen den protokoloa da hau, eta hari jarraituaz sailkatuko dituzte arroketatik ateratako objektuak. Behin sailkatze lanak eginda, informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ministerioarekin eta Ingurumeneko Europako Agentziarekin partekatuko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide