Enpresa txiki eta ertainei talentua erakartzen laguntzeko ekimena abiatu du UKUEk

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 4a, 12:00

UKUEk antolatutako informazio saioa.

BertanIn izena jarri diote kanpaina honi eta gaur gaurkoz eskualdeko 30 enpresa baino gehiagok hartu dute parte.

Urola Kosta eskualdeko enpresa txiki eta ertainei talentua erakartzen laguntzeko ekimena jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE). Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duen proposamen honek enpresak lehiakorragoak eta talentu kualifikatuarentzat erakargarriagoak izatea du helburu.

Gaitasun handiko eta berrikuntzara bideratutako langileak izateko premia dute enpresek, eta txikien edota ertainen kasuan are eta zailagoa egiten zaie talentu horri eustea. Ekimenaren sustatzaileen arabera, BertanIn izena jarri dioten programa honek aukera ematen die parte hartuko duten enpresei "beren posizionamendua hobetzeko eta lantoki erakargarriagoak bihurtzeko".

Oraingoz, eskualdeko 30 enpresa baino gehiagok hartu dute parte ekimen horretan, eta guztietara bisitak egin dituzte egoeraren lanketa egin eta hobekuntzak identifikatzeko.

Eskualdeko enpresa txiki eta ertainei dei egin die UKUEk ekimenaren hurrengo deialdian parte hartzeko. Horretarako, honako formularioa bete beharko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide