Jon Maiak bihar Zestoan emango duen kontzerturako sarrerak eros daitezke oraindik

Mailo Oiarzabal

Jon Maia. (Elkar)

Kantu berri bat gara azken ikuskizuna taularatuko du zumaiarrak Zestoako kiroldegiko frontoian, 18:00etan.

Jon Maiak Kantu berri bat gara bere azken ikuskizuna taularatuko du bihar Zestoan, eta hura ientzutera eta ikustera joan nahi dutenak garaiz dabiltza oraindik sarrera eskuratzeko.

Musikaz blaituko du Zumaiako artistak kiroldegiko frontoia 18:00etan hasiko den kontzertuarekin, eta hara joateko sarrerak udal bulegora joanda edo Internetez, lotura honetan eros daitezke, 15 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide