AP-8 autobidea itxi dute Itziar parean kamioi batek izandako istripuagatik

Juan Luis Romatet

Larrialdietako zerbitzuak lanean instripua izan den lekuan. (@112_SOSDeiak)

Goizeko 8:00etan izan da gertaera. Ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute Deba parean, bi noranzkoetan, eta zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratu dute. 

Kerosenoa zeraman kamioi batek istripua izan du gaur goizeko 8:00ak aldera AP-8aren Itziarko tunelaren irteeran. Ertzaintzak adierazi duenez, Irunerako noranzkoan zihoan ibilgailua gurutzatuta geratu da, eta galtzadaren bi noranzkoei eragin die. 

Gertaera horrek autobidea ixtera behartu dute bi noranzkoetan, eta ibilgailuen zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide