N-634 errepidea itxita egongo da bihar goizez Zumaia eta Getaria artean ezponda batean egingo dituzten egonkortze lanengatik. Goizeko 09:00etatik 14:00etara arte erabat itxiko dute errepidea. 14:00etatik aurrera, berriz, errei bat zabalduko dutela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Txandakako zirkulatu ahal izango da aipatu ordutik aurrera.
Errepidea itxita dagoen bitartean, Getariarako joan etorriak Zumaiatik Meagako eta Garateko errepideetatik barrena egin beharko dira.