Abian dira San Sebastian jaiak Elorriaga auzoan. Atzo hasi zituzten jaiak eta astelehenera arte iraungo dute, San Sebastian egunera arte, hain zuzen.
Atzo gauean mus txapelketa jokatu zuten Lau-Haizeta elkartean. Parte hartze handia izan zuen sansebastianei hasiera eman zien ekitaldian, 56 bikotek eman zuten eta izena. Txapela ez zen auzoan geratu, Zestoara joan baitzen.
Gaur afaria eta erromeria izango dituzte auzoko Urberu sagardotegian. Behin sabela ondo berotu eta gero, Izer eta Narbaiza trikitilariek gidatuko duten erromerian izerdia botatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.
Festek bihar eta etzi jarraituko dute honako egitarauarekin:
Urtarrilak 19, igandea
- 12:00. Itziarko sagardogileen eskutik sagardo dastaketa, Jagoba eta Maddalen trikitilariekin alaituta.
- 14:00. Bertso bazaria Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin. Prezioa: 25 euro. Erreserbak WhatsApp bidez, 680 63 61 75 telefonoan.
Urtarrilak 20, San Sebastian eguna
- 11:00. Meza.
- Ondoren, txakolin dastaketa.
- 12:30. Zaldi proba: Gaztañei eta Sergio.
- 14:00. Bazkaria Urberu sagardotegian. Ondoren, Mendaro eta Galaktikorekin erromeria.
- 18:00. Festen amaiera eta txokolate-jana Lau-Haizeta elkartean.