Desertuko kanpalekuetan bizi diren Saharako errefuxiatuentzako janari bilketa egingo du aste honetan Darahli elkarteak. Zumaian bakarrik ez, Oikian, Arroa Behean eta Aizarnazabalen ere bilduko dute sahararrentzako materiala. Bildutako materiala Euskal Karabanaren bidez igorriko dute Tindufera (Aljeria).
Kanpaina honetan bilduko duten materiala honakoa izango da: atun eta sardina latak, azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, arroza eta iraungi gabeko sendagaiak.
Gaurtik ostiralera bitartean ikastetxeetan jasoko dute aipatu materiala. Larunbatean, berriz, Eroski eta BM supermerkatuetan arituko dira janariak eta bestelako produktuak jasotzen, goizez zein arratsaldez.
Karabana kanpamenduetara eramateak kostu ekonomiko handia duenez, aurten dirua ere jasoko dute bertan elikagaiak erosteko asmoz. Darahliren kontu hauetan egin daitezke diru sarrerak: ES05 3035 0037 4103 7005 0791 (Laboral Kutxa) eta ES05 3035 0037 4103 7005 0791 (Kutxabank). Bizum bidez ere kolaboratu ahal izango da, 605 70 14 63 telefono zenbakiaren bitartez.