Entzule ugari izan da Uxue Alberdiren liburuaren aurkezpenean

Juan Luis Romatet

Uxue Alberdik Hetero izeneko liburua aurkeztu zuen atzo arratsaldez Emakumeon Etxean. Bertan, Danele Sarriugarte idazlearekin aritu zen solasean. 

Zumaiako Emakumeon Etxeak urteko lehen seihilekorako antolatutako ekitaldien artean, atzo arratsaldez liburu aurkezpena izan zuten. Uxue Alberdi Getariako bizilagunak Hetero izeneko ipuin bilduma aurkeztu zuen. Ekitaldiak interesa piztu zuenaren seinale, Emakumeon Etxeko aretoa bete egin zuten entzuleek. Danele Sarriugarte idazlea izan zuen Alberdik solaskide atzoko saioan.

Atzo aurkeztutako liburuko protagonistak emakumeak dira. Emakume horiek gizonekin izandako harremanak landu ditu Alberdik argitalpenean jasotako istorioetan. 

Argazkiak: Zumaiako Emakumeon Etxea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide