Tripontzia zozketa jarri zuen pasa den urte amaieran Gure Eskuk. Herri libre bat izeneko egutegia erosi dutenen artean, guztira 52.000 euro zozkatu ditu mugimenduak.
Behin zozketa eginda, bi sari nagusiak eskualdeko herrietan erori dira. Lehen saria, zozketako sari nagusia, 13991 zenbakiaren Behe Nafarroa serieari tokatu zaio. 30.000 euroko balioa duen saria Getarian banatu dute.
Bigarren zenbaki sariduna, berriz, 14061 da, eta Zumaian saldu da. Zenbakiaren serie bakoitzeko 1.000 euro emango dute.