Gutun honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu sakelako telefonoen bilketako proiektua posible
egin duten guztiei, gure helburu guztiak bete direlako.
Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau aurrera eraman ahal izateko lagundu diguten guzti horiei: Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa, Elkargunea, Xabier Munibe ikastola eta Floreaga Salestar ikastetxea; Azpeitiko Urola ikastola, Ikasberri ikastola, Iraurgi ikastetxea eta
Elkargunea; Zumaiako Oxford aretoa eta kiroldegia; Getariko kiroldegia; eta Zarautzko Arrano
taberna eta Guka hedabidea. Bestetik, beraiek gabe ez zelako posible izango, eskertu nahi ditugu bilketarako kaxetan sakelako telefonoak utzi dituzten guztiak. Horiei esker Irungo Harrera Etxetik pasatzen diren pertsonei pixka bat bada ere beren bidaia erraztuko diegulako.
Bilketaren emaitzak oso onak izan dira, izan ere, 149 sakelako telefono eta 50 kargagailu bildu ditugu. Goraipatzekoa da jendeak besteekiko izan duen borondatea. Beraz, eskerrak proiektu hau posible egin duzuen guztioi eta gure irakasle Eneko Ibargureni proiektu hau egitera animatu gaituena izan delako.