Egunotan Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan dira Zumaiako eta Zestoako alkate Iñaki Ostolaza eta Mikel Arregi eta Azkoitiko EH Bilduren hautetsi Itziar Larrañaga eta Asier Altuna. Darahli elkartearen espedizioan parte hartzen ari dira guztiak ere, eta handik Aberri Eguneko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
EH Bilduk Askatasunaren nazioa gara lelopean deitu du manifestazioa Aberri Egunerako, apirilaren 20rako. Golem zinemetatik abiatuko da 12:00etan protesta, eta ekitaldi politiko batekin amaitu. Aldarrikapenerako eguna izateaz gain, ospakizunerako beta ere hartu nahi dute egun horretan, eta Gaztelu plaza izango da festaren epizentroa. Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen kontzertuak izango dira han.