Eguraldia lagun, giro bikainean ospatu dute San Lorentzo eguna San Lorenten

Urtzi Oteiza 2025eko abuztuaren 10a

Bailarako hildakoen aldeko meza egin dute goizean, eta gero, gaztetxoenek herri kiroletan trebatzeko aukera izan dute. Halaber, auzora joandakoek txakolinaz eta pintxoez gozatu ahal izan dute. Arratsaldean emanaldia eskaini du Garazi Barrena abeslariak.

Eguraldi bikaina lagun, San Lorentzo eguna giro ederrean ari dira ospatzen Sna Lorente auzoan. Goizean hasi dute festa eguneko egitaraua, bailarako hildakoen aldeko mezarekin, eta elizkizunaren ostean, umeek herri kiroletan aritzeko parada izan dute.

Halaber, sabelak betetzeko ere baliatu dute eguerdia hainbat lagunek: txakolina edan eta pintxoak jan dituzte. Horrez gain, bertsolariak aritu dira giroa alaitzen.

Arratsaldean segitu du festak; izan ere, 18:00etan hasita, Garazi Barrena abeslariak emanaldia eskaini du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide