Palestinaren alde Iruñean egingo duten manifestaziorako autobusa jarri dute kostaldetik

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 29a

Manifestazioa iragartzeko egindako ekitaldiko argazkia. (euskalerriairratia.eus)

Datorren larunbatean egingo dute manifestazioa Iruñean (Nafarroa). Urola Kostatik autobusa jarri dute, eta Zumaia, Getaria eta Zarauztik igaroko da. 

Manifestazioa egingo dute datorren larunbatean, hilaren 4an, Iruñean, Palestinarekin Elkartasuna eragileak deituta. Batetik, Israel egiten ari den sarraskia, eta haren konplizeak, salatzea du mobilizazioak helburu. Bestetik, Palestinako erresistentziari babesa adierazi nahiko diote ekintza harekin. 

Nafarroako hiriburura bertaratzeko autobusa jarriko dute eskualdetik, eta Zumaiatik, Getariatik eta Zarauztik igaroko da. Zumaian Patxita Etxezarreta kalean geratuko da, goizeko 10:00etan; Getarian, 10:10ean autobus geltokian; eta Zarautzen 10:20an, Sanz Eneako geralekuan. 

Interesdunek aurrez txartelak eskuratu beharko dituzte. Zumaian, Nikol tabernan izango dira eskuragarri, eta Zarautzen Orbelan. Mail bidez ere lekua gorde ahal izango da, urolakostatik.iruneara@gmail.com helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide