Bi kilometroko auto pilaketak AP-8an, Zarautz eta Zumaia artean

Intza Trula

Kamioia matxuratuta, AP-8an, Zumaia eta Zarautz artean. (Onintza Lete Arrieta)

Kamioi batek izandako matxura bat dela medio, errei bat itxita dago une honetan, Bilborako noranzkoan.

Kamioi bat matxuratu da AP-8an, 41. kilometroan, eta auto pilaketak eragiten ari da, errei bat itxita baitago. Zehazki, bi kilometro inguruko ilarak daude une honetan (15:30) Zumaia eta Zarautz arteko zatian, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak 14:10 aldera izan du jazoeraren berri, eta kamioia bertatik atera eta egoera bere onera itzul dadin lanean ari dira orain suhiltzaileak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide