Itxita dago Getaria eta Zumaia arteko errepidea, olatu handiengatik

Mireia Galarza Bastida

17:30 aldera itxi dute, eta momentuz, ibilgailuak Meagatik bideratzen ari dira. 

Olatu handiek eragina izan dute gaurkoan kostaldeko N-634 errepidean. Izan ere, 17:30 inguruaz geroztik itxita dago Getaria eta Zumaia bitarteko errepide zatia. 

Ertzaintzak Gukari adierazi dionez, olatu handiengatik itxi dute errepidea, segurtasuna bermatzeko, eta horrela mantenduko dute eguraldia aldatu bitartean. Ez dute adierazi noiz irekiko duten, eta ibilgailuak Meagatik bideratzen ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide