Autobusa jarriko du Urola Kostako GKSk urtarrilaren 31n Bilbon egingo den manifestaziorako

Juan Luis Romatet

Manifestazioaren berri emateko pasa den larunbatean Zarautzen egin zuten ekitaldiko une bat.

Autobuserako txartelak dagoeneko salgai daude Zarautzen, Zumaian eta Getarian.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurkako manifestazioak egingo ditu urtarrilaren 31n, gazteen artean faxismoaren aurkako kontzientzia zabaltzeko asmoz. Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) egingo dituzte aipatu manifestazioak, eta lehenengora joateko autobusa jarri du Urola Kostako GKSk. 

Bizkaiko hiruburuan egingo den manifestaziora autobusez joateko aurrez txartelak erosi beharko dituzte interesdunek. Txartelak dagoeneko salgai daude Zarauzko Maukan, Zumaiako Nikolen eta Txikixan, eta Getariako Taxcon. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide