Zumaia eta Getaria arteko errepidea itxi dute itsasbazterreko arrisku maila handiagatik

Maialen Etxaniz

Kostako errepidea gaur arratsaldean. (Gorka Zabaleta)

"Denboralea baretu arte" mantenduko dute errepidea itxita. Biharko, hilak 21, abisu horia iragarri du Euskalmetek itsasaldeko arriskuagatik.

Itsasbazterreko arrisku maila handia tarteko, Zumaia eta Getaria arteko errepidea (N634) itxi dute. Horrela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak 17:00ak bueltan. Erakundeak azaldu duenez, "denboralea baretu arte" egongo da itxita Getaria eta Zumaia lotzen dituen kostako errepidea. Horrenbestez, autoak berbideratzen ari da Ertzaintza bi herrietako sarrera-irteeretan.

Biharko, hilak 21, abisu horia iragarri du Euskalmetek itsasaldeko arriskuagatik. Goizaldean izango da itsasgora (06:00 aldera) eta 05:00etatik 07:00etara espero dituzte olatu handienak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide