Atzo Zarautz eta Getaria arteko errepidearen gainera eroritako harria kendu dute

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 17a

Langileak gaur arratsaldean harria kentzen. (Mireia Galarza Bastida)

Sarea hautsi dute lehenengo, eta ondoren, harria zati txikiagotan bihurtuta jaso dute hondeamakinaren bitartez. Lanek iraun bitartean, txandakako pasoa jarri dute ibilgailuentzat. 

Atzo Getaria eta Zarautz artean, eroritako harria erretiratu dute dagoeneko. Larunbatetik botatako euri jasak ondorioak eragin zituen eskualdean, eta N-634 errepidean ibilgailu baten tamainako harri handi bat erori zen. Erorketak ez zuen zauriturik eragin, kostako errepide ertzean kokatuta dauden metalezko hesiek eutsi ahal izan zuten eta objektu pisutsua.

Gaur, asteartea, hasi dira harria leku horretatik kentzen, eta egun osoan zeregin horietan ibili ostean, lortu dute hura kentzea. Sarea hautsi dute lehenengo, eta ondoren, harria zati txikiagotan bihurtuta jaso dute hondeamakinaren bitartez. Lanek iraun duten bitartean, txandakako pasoa jarri dute ibilgailuentzat. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide