Hilabete eskas geratzen da 24. Korrika abiarazteko. Zuberotik aterako da aurtengo euskararen aldeko martxa, Atharratze herritik, hain zuzen ere, martxoaren 19an. Hasiera festa egingo dute, Korrikak edizio honetako lehen pausoak eman aurretik, eta bertara joateko autobusa antolatu dute kostaldeko herrietatik.
Busa Zumaiatik aterako da goizeko 09:00etan, Patxita Etxezarreta kaletik. Kostako errepidean barrena joanda, 09:15ean Getarian hartuko ditu bidaiariak, 09:30ean Zarautzen (Antonianotan), eta 09:45ean Orioan. Atharratzetik itzultzeko autobusa 19:00etan aterako da.
Autobuserako txartelak dagoeneko salgai daude eskualdeko euskaltegietan, 12 euroan. Antolatzaileek azaldu dutenez, adin txikikoek gurasoen baimena beharko dute.