Eskualdeko artzainek eman dezakete izena aurtengo artile bilketarako

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 20a

Ardi moztaile bat, artilea mozten. (Guka)

Uztailaren 1ean egingo dute artile bilketa Azpeitiko Lapatxen. Artilea eman nahi duten artzainek martxoaren 13a baino lehen eman behar dute izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak artile bilketa egingo du uztailaren 1ean, asteazkenez, Azpeitiko Lapatxen. Urola Kostako herrietako artzainek izango dute han artilea emateko aukera.

Ohi bezala, doan eskainiko dute bilketa zerbitzua, baina horretarako, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Izen emateko azken eguna martxoaren 13a, ostirala, izango da. 943-11 21 73 telefono zenbakira deituta edo lurraldeoreka@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita eman behar da izena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide