Getariako Askizun jokatuko dute bihar Herriarteko Bertso Txapelketako final laurdenetako azken kanporaketa

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 26a

Getariako Arrai Nahastua eta Zarauzko Gazte-jendia taldeetako bertsolariak ariko dira mikroaren aurrean. (Freepik)

Getariako Askizu auzoko elkartean jokatuko dute bihar Urola Kostako final laurdenetako kanporaketa. Getariako Arrai Nahastua eta Zarauzko Gazte-jendia taldeetako bertsolariak izango dira biharkoan protagonista.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako Urola Kostako final laurdenetako kanporaketa jokatuko dute bihar, ostirala, Getariako Askizu auzoko elkartean. 20:30ean hasiko dute han bertso afaria, eta nor baino nor gehiago arituko dira Getariako Arrai Nahastua eta Zarauzko Gazte-jendia taldeak. Amets Aizpuruak, Libe Goenagak, Danel Olanok eta Egoitz Aizpuru osatzen dute Getariako taldea, eta Jakes Etxeberriak, Mateo Larrazak, Andoni Aranberrik eta Adei Urbitarte Zarauzkoa.

Biharko irabazleak datorren ostiralean, martxoaren 6an, Zarauzko Hiruputzu gaztetxean izango den finalerdietako batean kantatu beharko du Aizarnazabalgo Joxe Jimenezek Kasta taldearen aurka. Iban Gorriti Beltza, Markel Eizagirre eta Aritz Hernandez Larrume dira Aizarnazabalgo ordezkariak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide