Larunbat honetako Zumaia Saria txirrindulari probak eragina izango du Zestoa eta Zarautz arteko zirkulazioan

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 27a

Txirrindulariak lehian Zumaia Sarian.

Goiz-eguerdi partean jokatuko da 114 kilometroko ibilbidea duen proba. 

Bihar, larunbata, jokatuko da XVIII. Zumaia Saria txirrindulari proba, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, probak eragina izango du zirkulazioan; zehazki, esan dute Arroa, Zumaia eta Zarautz artean tarteka errepidea moztuta egongo dela 10:00etatik 12:45era bitartean. 

Txirrindulariek 114 kilometroko ibilbidea egingo dute, Zumaian hasi eta han bukatuz: bi zakila bira txiki eta bi handi egin beharko dituzte. Ohi bezala, Getaria, Zarautz, Aizarnazabal eta Zestoa inguruan ibiliko dira partaideak, eta 13:00 aldera amaituko da lasterketa Axular ibiltokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide