Eman daiteke izena UEMAren Salto! udalekuetan

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 3a

Salto! udalekuetan parte hartu zuen lagun talde bat. (UEMA)

Martxoaren 31ra bitartean eman ahalko da izena. Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera. Ekainaren 23tik uztailaren 1era egingo dute lehen txanda, eta uztailaren 3tik 11ra bigarrena.

Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea. Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera, eta ohi bezala, aurten ere bi txandatan banatuko dute udalekua: ekainaren 23tik uztailaren 1era egingo dute lehena, eta uztailaren 3tik 11ra bigarrena.

Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da udalekua. Aurten, Bizkaiko zenbait herri zeharkatuko dituzte: Markina-Xemeinen hasiko dute ibilbidea gazteek, eta Aulesti eta Berriatua herrietatik igaro ondoren, Ondarroa izango dute helmuga.

Gazteen aisialdian eragiteko asmoz, eta hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo, udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da UEMAk antolatzen dituen udalekuen helburua. Martxoaren 31 baino lehen eman beharko da izena, honako lotura honetan

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide