Traineru, batel eta aulki mugikor lehiarik ez da faltako asteburuan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 14a

Hainbat ontzi batel estropada batean. (Maria Maya Manterola)

Batelak bi egunetan jarraian jokatzekoak ziren, baina gaurko hitzordua, Oreretakoa, bertan behera utzi dute eguraldiagatik. Biharkoa, berriz, Getarian bertan jokatzekoak ziren, baina hori ere lekualdatu egingo dute, eta Legution izango da jardunaldia, 10:30etik aurrera.

Arraun hitzorduz betetako asteburua izango dute oraingoa ere eskualdeko arraunlariek, nahiz eta eguraldiak eragina izan duen horietako batzuetan. Batelak bi egunetan jarraian jokatzekoak ziren, baina gaurko hitzordua, Oreretakoa, bertan behera utzi dute eguraldiagatik. Biharkoa, berriz, Getarian bertan jokatzekoak ziren, baina hori ere lekualdatu egingo dute, eta Legution izango da jardunaldia, 10:30etik aurrera. Getariako Arraun Elkarteak antolatuta, 10. jardunaldia jokatuko dute

Bestetik, gaur arratsaldean, 16:00etan, traineruek Pasaian (Gipuzkoa) izango dute hitzordua, San Pedroko XVII. Test Estropada jokatuko baita han. 

Azkenik, Katalunian, Banyolesen, aulki mugikorreko Espainiako selekziora sartzeko hautaketa probak jokatuko dituzte larunbatean eta igandean hainbat kategoritan, eta hantxe izango da  eskualdeko hainbat kirolari. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide