Gaur da Errigoraren saskiak eskatzeko azken eguna

Erredakzioa 2026ko martxoaren 18a

Errigoraren kanpaina bateko irudia. (ERRIGORA)

Internetez edota telefonoz egin daitezke eskariak, errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakira deituta. 

Gaur, martxoak 18, azken eguna da Errigoraren udaberriko kanpainako saskiak eskatzeko. Iaz bezala, aurtengo eskaintzak ere berrikuntzak izango dituela aurreratu dute sustatzaileek. Hona hemen berrikuntza horiek:

  • Babarrun zuri ekologikoa.
  • Pikillo piper ekologikoak.
  • Arbendolak 200 gramoko sei paketetan eskainiko dituzte: batetik, txigortuak gatzarekin, eta, bestetik, naturalak.
  • Pasta sortak ere badituzte: 400 gramoko paketeetan ohiko probentzal zaporedun eta albahaka fussiliariei, kontxa txuriak gehituko zaizkie.
  • Ardoa sortetan (sei botilakoak) banatuko badute ere, ekoizle bakoitzak barietatearen araberako eskaintza landuko du (erdi-ondua Azpeak, ondua Lezaunek eta ondu naturala Aristuk). Horiez gain, formatu aldetik aurtengo berrikuntza Mendikoren

Internetez edota telefonoz eska daitezke: errigora.eus webgunean, edo 848 87 12 23 zenbakira deituta. 

Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko baratzeetako produktuak Euskal Herriko etxeetara ekarri nahi ditu Errigoraren udaberriko kanpainak. Eskutik eskura kanpaina eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko helburuarekin prestatu dutela adierazi dute arduradunek: "Kontsumitzeko era aldatuz, ekoizteko moduetan eragiteko bide bat da. Praktikan, oliba olio birjina estra, ardoak eta arroza, pasta, lekale eta kontserba sortak eskaintzen dira, urte guztirako besteko eskaera egiteko gonbidapena eginez, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Eta hau guztia, nola ez, auzolanean egiten dugu, berrehun bat herritan urtez urte lanean ari diren boluntario nekaezinen lanari esker".

Errigoraren komunitateak sortzen duen inpaktua neurtzea zaila da, baina badira zenbait datu esanguratsu. Horietako bat da Errigoraren atzean 900 nekazari baino gehiagoren lana dagoela. "Baina datu esanguratsuena kontsumitzaileen kopurua handitzen doala da, eta beti eskas geratzen direla eskaintzen ditugun produktuak. Gabezia dirudien horrek, erronka berriak ez ezik, baldintzak ere eragiten ditu aurrerapausoak emateko", esan dute arduradunek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide