Gukaren bazkideek onura izango dute aurtengo errenta aitorpenean ere

Erredakzioa 2026ko apirilaren 1a

Aurten ere Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) hedabideak lehentasunezko jardueren multzoan sartu ditu aldundiak, eta ondorioz, Gukakideek %30eko hobaria izango dute errenta aitorpenean. Bazkideek ez dute ezer egin beharko; soilik ziurtatu UKTk beraien NA zenbakia badaukala. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko jotzen dituen jardueren eta entitateen zerrenda osaten du eta euskararen esparruko lehentasunezko jardueretan herri eta eskualde mailako euskarazko hedabideak sartzen ditu, hala nola UKTren hedabideak: Guka, Azkoitia Guka, Azpeitia Guka, Zumaia Guka, Zarautz Guka eta Aia-Orio Guka.

Horiek horrela, Gukaren bazkideek 2025ean egindako ekarpenaren araberako onura fiskala jasoko dute aurtengo errenta aitorpenean. Hau da, bazkideek egin zuten ekarpenaren %30 itzuliko die ogasunak aurtengo aitorpenean. Gainera, UKTk ziurtatuta du datorren urteko errenta aitorpenerako likidazioan ere, Gukakideei onura fiskala mantenduko diela foru erakundeak. 

Zerga onura jaso ahal izateko, Gukaren bazkideek ez dute ezer egin beharko; izan ere, UKTk dagoeneko igorri dizkio bazkideen datuak aldundiari, eta hark zuzenean aplikatuko die hobaria, NA zenbakia bat etorriz gero behintzat. Bazkideren batek ikusten badu dagokion hobaria ez diotela aplikatu, bazkide@ukt.eus helbidera mezua bidal dezake UKTk bere NA zenbakia baduen ziurtatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide