Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren jardunaldia gaur 16:30etik aurrera jokatuko da Pasaiako uretan. Arraunlariek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte, kadeteek izan ezik; horiek bi luze eta ziaboga bat egingo dute.
Seniorrei dagokienez, Oriok emakumezkoetan bi ontzi uretaratuko ditu, A eta B, eta gauza bera egingo du Zumaiak: A eta Zumaia B ontziak izango ditu lehian. Gizonezkoetan ere lehiatuko da Orio; baita Zarautz eta Getaria ere. Gizonezko seniorrak, ligan ez ezik, kopan ere ariko dira, eta hor Orio B, Orio C, Zarautz B eta Zarautz C lehiatuko dira beste hainbat talderekin batera.
Beheragoko kategoriei dagokienez, kadete nesketan Getaria, Zarautz eta Zumaian ibiliko dira nor baino nor gehiago, kadete mutiletan Getaria eta Zarautzen bi ontzi, eta jubenil mutiletan, azkenik, Getaria eta Zumaia.