Udal langileen greba dela eta, zerbitzu murritzagoa emango dute udalak zein UKUEk

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 13a

Alondegia.

Urola Kostako Udal Elkarteko langileek bat egin dute ELA eta LAB sindikatuek, Udalhitz hitzarmena hobetzeko helburuarekin, biharko deitutako grebarekin, eta eragina izango du erakunde horrek ematen duen zerbitzuetan. Horrez gain, grebak eragina izango du udal zerbitzutan ere. 

Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko, ELA eta LAB sindikatuek biharko grebara deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal langileak. Urola Kostako Udal Elkarteko langileek bat egin dute greba deialdiarekin, eta ondorioz, murrizketak izango dira bi erakunde horiek ematen dituzten zerbitzuetan.

Honako murrizketak iragarri ditu Urola Kostako Udal Elkarteak: 

  • Egoitza nagusia itxita egongo da; beraz, harrera zerbitzurik, garapen agentziaren zerbitzuak… ez dute emango.
  • Aiako, Zarauzko eta Zumaiako garbiguneak itxita egongo dira. 
  • Urteta zabortegia itxita egongo da.

Beste zerbitzu batzuetan ere eragina

Beste herri batzuetako hainbat udal zerbitzutan ere eragina izango du biharko grebak. Esate baterako, Zumaian Alondegia itxita egongo da, baita liburutegia ere, eta udalak jakinarazi du udal zerbitzuen ohiko funtzionamendurik ezingo duela bermatu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide