Uda sasoia iristearekin batera, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek hondartzak dituzten herrietara joan-etorriak errazteko. Hala, tren zerbitzu erregularra indartu dute Donostia eta Zumaia lotzen dituen linean.
Astelehenetik ostiralera, goizago hasiko dira zerbitzua eskaintzen, eta beranduago amaituko dute. Asteburutan, berriz, maiztasun handiagoarekin izango dira trenak Zumaia eta Donostia artean. Hemen kontsultatu daiteke ordutegia.