Prest dute dagoeneko San Kristobal jaietako egitaraua Zestoa eta Zumaia arteko mugaren gainean altxatako Narrondo auzoan. Uztailaren bigarren asteburuan murgilduko dira festetan auzoan, uztailaren 10eko lehen orduetan jaurtikiko duten suziriarekin. Eguraldia lagun badute, igande iluntzera arte jarraituko dute jaiek auzoan.
Honakoa da aurtengo sankristobaletako egitaraua:
Uztailak 10, ostirala
- 08:00. Txupinazoa.
- 11:00. Meza, eta ondoren, hamaiketakoa.
- 16:00-20:00. Puzgarriak (eguraldi ona egiten badu uretako puzgarriak), zezen mekanikoa eta txokolatada.
- 19:30. Inguruko baserrietako sagardo dastaketa pintxoekin, eta Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
- Ondoren, dantzaldia.
Uztailak 11, larunbata
- 12:00. Bidegorriko I. Poteoa Bizikletarekin.
- 15:30. Mus eta Eskoba txapelketa.
- 20:30. Sardina jana (sardinak doan, saiheskiak eta edariak ordainduta).
- Ondoren, Elizagoien ahizpak eta Imanol trikitilariak.
Uztailak 12, igandea
- 11:00-14:30. IV. Artisau azoka eta talogileak (egun guztian egongo da talo postua).
- 12:30. Zapotxin pailazoa, Baratxuri zoparen sekretua emanaldia.
- Ondoren, bazkaltzeko aukera karpan, bakoitzak bere janaria eramanda. Edariak bertan erosi beharko dira.
- 18:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkolariak: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño. Harri jasotzaileak: Estefi Etxebeste eta Udane Ostolaza.