Dena prest dute Narrondon auzoko festetan murgiltzeko. Bihar goizean jaurtiko dute San Kristobal jaiak hasiko dituen suziria, eta igande arratsaldera arte luzatuko da festa.
Bihar San Kristobal eguna izanik, meza eta hamaiketakoa izango dute goiz partean, eta haurrentzako puzgarriak eta txokolate beroa arratsaldetik iluntzera bitartean. Helduek, bestalde, sagardoa dastatzeko abagunea izango dute. Larunbat iluntzean egingo dute Narrondon ohitura den sardina jana, eta igandean, berriz, herri kirolen erakustaldiarekin amaituko dituzte festak.
Honakoa da aurtengo sankristobaletako egitaraua:
Bihar, ostirala
- 08:00. Txupinazoa.
- 11:00. Meza, eta ondoren, hamaiketakoa.
- 16:00-20:00. Puzgarriak (eguraldi ona egiten badu uretako puzgarriak), zezen mekanikoa eta txokolatada.
- 16:30-18:30. GUKA txokoa.
- 19:30. Inguruko baserrietako sagardo dastaketa pintxoekin, eta Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
- Ondoren, dantzaldia.
Uztailak 11, larunbata
- 12:00. Bidegorriko I. Poteoa Bizikletarekin.
- 15:30. Mus eta Eskoba txapelketa.
- 20:30. Sardina jana (sardinak doan, saiheskiak eta edariak ordainduta).
- Ondoren, Elizagoien ahizpak eta Imanol trikitilariak.
Uztailak 12, igandea
- 11:00-14:30. IV. Artisau azoka eta talogileak (egun guztian egongo da talo postua).
- 12:30. Zapotxin pailazoa, Baratxuri zoparen sekretua emanaldia.
- Ondoren, bazkaltzeko aukera karpan, bakoitzak bere janaria eramanda. Edariak bertan erosi beharko dira.
- 18:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkolariak: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño. Harri jasotzaileak: Estefi Etxebeste eta Udane Ostolaza.