Sankristobalei umorez ekin diete narrondotarrek

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 10a

Asteburu betea dute Narrondo auzoan, San Kristobal jaien barruan. Gaur goizean goizetik hasi dira ospatzen, gainera: meza egion dute lehenik eta behin .eta jarraian, hamaiketako ederra egin dute elkarrekin.

Goizean goiz abiatu dituzte San Kristobal jaiak Narrondon, 08:00etan puntuan bota duten txupinarekin. Ondoren, jada, lasaiago, meza jarraitzeko aukera izan dute bizilagunek auzoan bertan, oholtza gainetik eskainita, eta, jarraian, ohiko hamaiketakoaz gozatu dute. Jaia batzordeak prestatuta, salda beroa, haragi egosia eta txorizoa dastatu ahal izan dute bertaratu diren guztiek, lagun giro ederrean eta umorez.

Ekitaldiek arratsaldetik aurrera jarraituko dute: haurrentzako puzgarriak eta txokolate beroa izango dira, eta helduentzat sagardo nahiz pintxo dastaketa. Jaiak gaur hasi dira eta igandera arte iraungo dute, makina bat jarduerarekin.

Hona hemen egitaraua:

Gaur, ostirala
  • 16:00-20:00. Puzgarriak (eguraldi ona egiten badu uretako puzgarriak), zezen mekanikoa eta txokolatada.
  • 16:30-18:30. GUKA txokoa.
  • 19:30. Inguruko baserrietako sagardo dastaketa pintxoekin, eta Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Ondoren, dantzaldia.
Uztailak 11, bihar
  • 12:00. Bidegorriko I. Poteoa Bizikletarekin.
  • 15:30. Mus eta Eskoba txapelketa.
  • 20:30. Sardina jana (sardinak doan, saiheskiak eta edariak ordainduta).
  • Ondoren, Elizagoien ahizpak eta Imanol trikitilariak.
Uztailak 12, etzi
  • 11:00-14:30. IV. Artisau azoka eta talogileak (egun guztian egongo da talo postua).
  • 12:30. Zapotxin pailazoa, Baratxuri zoparen sekretua emanaldia.
  • Ondoren, bazkaltzeko aukera karpan, bakoitzak bere janaria eramanda. Edariak bertan erosi beharko dira.
  • 18:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkolariak: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño. Harri jasotzaileak: Estefi Etxebeste eta Udane Ostolaza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide