Herri kirolen erakustaldiarekin amaitu dituzte Narrondoko festak

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 13a

Atzo amaitu ziren sankristobalak Narrondon. Goizean artisau azoka izan zen auzoan. Arratsaldean, berriz, jendetza bildu zen herri kirol erakustaldiaren bueltan.

Pasa den ostiralaz geroztik jai giro ederrean murgilduta egon da Narrondo auzoa. Izan ere, San Kristobal jaiak izan dira azken egunotan, eta askotariko jarduerak izan dira auzoko festak behar bezala ospatzeko.

Atzo amaitu ziren festak. Goiz partean, artisau azokaren laugarren edizioa izan zen, eta hainbat produktu bertatik bertara ikusi eta erosteko aukera izan zuten herritarrek. Eguerdian, halaber, Zapotxin pailazoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten auzoko eta inguruko haurrek.

Arratsaldean herri kirol erakustaldia izan zen, eta aizkoran aritu ziren Andoni Iruretagoiena Izeta VI.-a, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño. Harri jasotzen, berriz, Estefi Etxebeste eta Udane Ostolaza aritu ziren. Festei amaiera biribila emateko, auzotarrak omenaldia egin zioten Jose Maria Gorritiberea Gorriti-ren emazte Pilar Etxaberi. Urte luzez herri kirolak Narrondora eramateaz arduratu zen Gorriti, eta pasa den urrian zendu zen. Narrondoko jai batzordeko kideek lore-sorta bat eman zioten haren emazteari.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide