Kopraixetako Festa Batzordetik adierazi nahi da dauden ekintzen arabera, abuztuaren 1etik 5era herriguneko trafikoa moztuta izango dela zenbait ordutan eta aurtengoan ere, Zumaia eta Deba bitarteko gaueko autobus-zerbitzua izango dela larunbat eta asteazkenean.
Kopraixei hasiera abuztuaren 1ean zapatua, emango zaie arratsaldeko 19:30etan aurten Itziarko Eskolak botako duen pregoiarekin. Izan ere, 2026/2027 ikasturtean Itziarko Eskola propioa egi bihurtuko da eta aurreko ikasturtean Kontzeju Etxea izandako eraikina estreinatu zen arren eskola gisa, orain LH 6. mailara arteko hezkuntza bermatuko du Itziarko Eskola propioak. Horregatik, aurtengo Kopraixetako pregoia Itziarko Eskolako zuzendaritza zein irakasleek botako dute, txupinazoarekin batera festei hasiera emanez.
Gaueko kontzertuei dagokienez, erromeri taldeez gain, abuztuaren 2an Itziarko Eleizan Tapia eta Leturia izango dira, kontzerturako sarrerak jada salgai daude 10 eurotan Itziarko Harrera Bulegoan (Mutxiarte kalea, 8) ordutegi honetan: 09:00etatik eta 14:00etara eta online ere, ondorengo esteka honetan.
Kontzertu hau Tapia eta Leturia Bandaren udako birako kontzertuen barruan kokatzen da. Bestalde, asteazken gauean Manitu talde zestoarra eta DJ Txola eta Potxolarekin batera, goizaldeko 01:30etan Itziarko plazan Euskoprincess izango da, musikari hernaniarra musika urbanoaren barruan nabarmendu da, bere helburua euskal txonismoari eta trans ikusgarritasunari espazio bat ematea delarik.
Asteleheneko herri bazkaria eta astearteko Umeen eguneko bazkaria frontoian izango dira. Tiketak Harrera Bulegoan daude salgai (09:00etatik 14:00etara) eta uztailak 30 baino lehenago erosi behar dira. Helduen txartelen prezioa 23 euro izango da eta umeena (14 urtetik beherakoak, 14 urtekoak barne) 13 euroan. Ondoren esteka hauetan ere eskuragarri daude: herri bazkaria helduak, herri bazkaria umeak, umeen eguna helduak eta umeen eguna umeak.
